Hobekuntzak basogintzan
Helsinkiko Ministro Batzarrak adierazitakoaren arabera, kudeatzaile eta jabe guztiek kudeaketa iraunkorra egin behar dutela onartzeak hau du helburu: kudeaketa horren bidez, baso eta mendien biodibertsitateari, produktibitateari, birsorkuntza-ahalmenari, bizitasunari eta, orain eta etorkizunean, funtzio ekologiko, ekonomiko eta sozial garrantzitsuak izateko potentzialari eustea.
Jabetzaren arabera, 20.000 familiak baino gehiagok egiten dute kudeaketa hori Euskadin, baso-azalera pribatuan, ia %60an. Ia gainerako baso-azalera, %40, udalen eta administrazio-batzordearen jabetzakoa da, eta askotan, foru-aldundietako baso-zerbitzuek kudeatzen dute.
Kudeaketa hori, ondasun eta zerbitzuak sortzeko ziklo jarraitutzat hartua eta apurka-apurka hobetua, grafiko honen bidez adieraz daiteke:
PINUAREN ZIKLOA
