Hobekuntza genetikoa

EAEko basoen hautespen eta hobekuntza genetikoa aplikatuz, Euskadiko hobekuntza eta hautespen genetikoa eraginkortasunez handiagotu nahi da; hain zuzen, zuhaitz-espezieek zenbait gaixotasunekiko duten tolerantzia handitzeko, eta egurraren produktibitatea eta kalitatea hobetzeko.

Esate baterako, intsinis pinuaren kasuan, plus zuhaitzak aukeratu eta landa-probak egin ziren hainbat urtetan, eta lortutako emaitzetan oinarrituta, bi mintegi-ortu instalatu ziren, hazi hobetua sortzeko: Karrantzako mintegi-ortua, Kualifikatua kategoriako haziak sortzen dituena, eta Debakoa, Kontrolpekoa (irabazi genetiko frogatua) kategoriakoak sortzen dituena.

Euskadin erabiltzen diren gainerako espezieetan, Hautatua kategoriako haziak erabiltzen dira, aldez aurretik haziak biltzeko baimena duten unadetan lortuak.

Baskegurren helburuetako bat da Euskadin sortutako hobekuntza genetikoa eraginkortasun handiagoz erabiltzea.