Gaixotasunak eta izurriak

Gure baso-masak konplexutasun handiko ekosistemak dira, eta haietan, zenbait landare-, intsektu- eta onddo-espeziek elkarri eragiten diote. Beraz, basoen egonkortasuna eta iraunkortasuna desorekatuz gero, gaixotasunak eta izurriak sortzen dira.

Izurri eta gaixotasun horiek bertakoak ez diren espezieak landatuz sortutako baso-masetan zein baso-masa naturaletan sortzen dira. Salgaien eta pertsonen garraioa gero eta handiagoa da, eta hazkunde horrekin batera, gaitzi horiek hedatzeko arriskua eta abiadura ere handitzen dira. Horrenbestez, behar-beharrezkoa da arreta handiz jokatzea, eta baso-kudeaketan izurrien eta gaixotasunen prebentzioa eta haien aurkako borroka aintzat hartzea.

Euskadin, Baso Osasunaren Mahaiaren ardura da izurrien eta gaixotasunen aurka borrokatzeko jokaera-lerroak ezartzea, eta arlo fitosanitarioan lehentasunez garatu beharreko ikerketa-lerroak zehaztea. Mahai hori Eusko Jaurlaritzari atxikitako kide anitzeko organoa da, eta hartan, foru-aldundiez gain, baso-sektoreko ordezkariok ere gaude.

Garrantzitsua da osasun-arriskuak aztertzea eta lehenestea, haiek prebenitzeko eta kontrolatzeko neurriak ezarri ahal izateko.

Gaur egun, honako hauek dira kontuan hartu beharreko gaitz nagusiak:

  • Pinudietan: Azikulen zerrenda marroia eta gorria, Fusarium circinatum-a eta pinu-beldarra. Orobat, pinuaren nematodoaren sorrera prebenitu behar da.
  • Eukalipto-sailetan, Gonipterus platensis-a eta Mycosphaerella spp-a.
  • Gaztainondoetan, tinta eta txankroa; haritzetan, oidioa, eta lizarretan, Chalara fraxinea.