FSC baso-ziurtagiria

fsc

FSC baso-kudeaketa iraunkorraren ziurtagiria ezartzeko, FSCren Printzipioak eta Irizpideak (PI) bete behar dira; haietan, dagozkion prozedurak azaltzen dira. Eskualde eta herrialde bakoitzean, FSCren estandarrak garatzeko lantaldeak daude. Eskualde- eta estatu-mailako estandarrek PIak txertatzen dituzte eskualde edo herrialde bakoitzeko baldintza eta testuinguru espezifikoetan.

Baso-kudeaketako unitate baten jabeak FSC baso-ziurtagiria lortu nahi badu, FSC ziurtapen‑erakunde akreditatu batekin jarri behar du harremanetan, ebaluazioa egin dezan. Ziurtapen-erakundeak egiaztatuko du eragiketak FSCren baldintza garrantzitsu guztiak betetzen dituela. Baldintza horiek betetzen badira, erakundeak FSC baso-kudeaketaren ziurtagiria emango du. Ziurtagiriak bost urteko indarraldia du, eta urteko jarraipena egiten da.

Zaintza-katearen ziurtapena FSC ziurtagiria duten produktuak ekoizten, eraldatzen, egiten eta banatzen dituzten enpresei aplikatzen zaie. Horri esker, FSC ziurtagiria duen zurezko produktuaren arrastoa jarrai daiteke horniketa-katean zehar. Ziurtapenak egiaztatzen du FSC etiketarekin saldutako produktuek FSCren estandar zorrotzak betetzen dituztela, basoan daudenetik salmenta-tokira iristen diren arte. Prozesaketa- eta eraldaketa-kateko etapa bakoitzean, FSC ziurtagiria duten zurezko produktuak ziurtagiria ez duten produktuetatik bereizita daudela egiaztatu behar da, edo banaketa mistoko beste eskema batzuetan daudela.

FSC ziurtagiriak bilatzeko: http://info.fsc.org/

FSC ziurtagirien datuak Espainiako estatuan: https://es.fsc.org/datos-de-certificacin-de-gestin-forestal.293.htm