EUSKADI, BASO UGARIKO HERRIALDEA

Euskadin zuhaitzek hartzen duten azalera lurralde osoaren % 54 inguru da, 396.962 hektarea, EBko ratiorik altuenetakoa.
Euskadiko baso-inbentarioaren arabera egurretan dauden izakinak 62,6 milioi m3kokoak dira eta urteko hazkundea 3,4 milioi m3ko ingurukoa da urtean. Urtean ateratzen den egurraren bolumena 1,2 milioi m3kokoa da urtean eta kopuru hori ditugun baliabideen oso azpitik geratzen da. Dagoen egurraren stocka eta urteko gehikuntzak erabiltzen den egurrarena baino askoz ere handiagoak dira.
Egurraren euskal sektorea iraunkortasunarekin konprometituta dago. Ateratzen den egurra baino gehiago landatzen da, eta era horretan, baliabide amaiezina dela esan dezakegu. 

% 54ko azalera zuhaiztua

GURE ESPEZIEAK

Koniferoak, eta bereziki intsinis pinua, dira EAEn egiten diren merkataritzako baso ateratzeetan gehien ateratzen diren zuhaitzak (2014an baimendutako baso-ateratze guztien % 79). Hostotsuetatik, eukaliptoa da presentziarik handiena duena, 2014an atera ziren hostotsuen % 88,8 (egurretan dituzten izakinak % 50 baino gehiago gehitu dira).

Koniferoak eta hostotsuak ia         % 50era.
Espezien banaketa azaleraren arabera Espezien banaketa egur-izakinen arabera

SEKTOREAREN ERAGIN EKONOMIKOA

Baso eta egurraren sektoreak euskal BPGri egiten dion ekarpena % 1,2 – % 1,5 ingurukoa da. Balio absolutuetan 3.300 milioi Euro urtean. Jarduera hori gauzatzeagatik Herri Administrazioei kalkulatzen zaizkien diru-sarrerak 309 milioitik gorakoak dira.

Enpleguan dituzten eraginak ere garrantzitsuak dira, zuzeneko 13.000 lanpostu eta zeharkako beste 7.000. Eta hori EAEko enpleguaren % 2 baino zertxobait gehiago da.

Euskadiko egurraren alde egitea aberastasunaren eta enpleguaren alde egitea da.

Egurraren enpresa-ehuna enpresa txikiak menderatzen du, Euskadin enpresen % 95 inguruk 20 langile baino gutxiago ditu, eta % 4,8 enpresa ertaina da, eta 200 langile baino gehiagoko enpresa handiak, berriz, papergintzako multinazional handiek bakarrik osatzen duten estratua.
Zuzeneko 13.000 lanpostu eta zeharkako beste 7.000

INGURUMENEAN DITUEN ONURAK

Basoak biodibertsitatea mantentzen duten ekosistemak dira eta guztiz funtsezkoak gizakiaren ongizaterako. Biodibertsitatearen, uraren eta lurzoruaren babesaren eta karbonoa finkatzeko euskarriak dira.

EAEko basoen urteko karbono-finkapena egurraren batez besteko hazkuntzan oinarrituz kalkulatu daiteke eta 3,4 milioi m³kokoa da urtean; hazkunde hori bider 275 kgC/m³ egingo da (egur metro kubiko batean dauden karbono kiloak).

Gure basoek finkatzen duten karbonoaren balioa 154,4 milioi €koa da.

Euskal basoaren sektoreak basoak zaintzen ditu, birlandatu eta zuhaitzen azalera igoarazi egiten du, hori eginez ingurumena babesten du eta berotze globala ekiditen laguntzen du.

Ondasun iraunkorren ekoizpenean egurraren erabilera sustatzeak, adibidez arotzerian edo eraikuntzan, CO₂ren biltegiratze eraginkorra ahalbidetzeaz gain, gaur egun gehiago erabiltzen diren beste material batzuk ordezkatzeko aukera ematen du, egiterakoan karbono isurtze handiak sortzen dituzten hormigoia, altzairua, aluminioa eta PVCa adibidez.

Gainera, hobekuntza hori handiagoa izango da kanpotik ekarritakoaren ordez hemengo egurra erabiltzen bada, garraioari atxikitako karbono-arrastoa murrizteko aukera eman eta klima-aldaketa arintzen laguntzen duelako.

Basoak berotze globalaren kontra