Egurraren mobilizazioa

Egurraren salmenta da diru-sarrerak ematen dituen faktore nagusia, eta diru hori gure mendiak kudeatzeko erabiltzen da. Gainera, oso balio-kate garrantzitsua sortzen du (enpresa errematatzaileak eta egurra garraiatzen eta eraldatzen duten enpresak­), eta horrek aberastasuna eta enplegua sortzen ditu Euskadin.

Azken baso-inbentarioaren (2011) arabera, urteko hazkundea 3.423.351 m3 izan da; horietatik %46 Bizkaian gertatu da, eta %34, Gipuzkoan. Hazkunde-datu hobeak dituen espeziea intsinis pinua da; hain zuzen, 1.837.245 m3-ko hazkundea du urteko (EAEko espezieen guztizko hazkundearen %54), eta horren %56 Bizkaian dago. Ondoren, eukaliptoak daude 272.779 m3/urte (EAEko guztizkoaren %8), eta pagoak, urteko 254.835 m3-ko hazkundearekin (guztizkoaren %7).

Azken bosturtekoko baso-aprobetxamenduak urteko milioi bat eta milioi bat eta erdi m3 bitartekoak izan dira, intsinis pinuaren eta eukaliptoaren espezieen artean. Beraz, eta baso-espezie guztien kasuan, Euskadiko mendietan sortutako egurraren mobilizazioa txikiagoa da haren potentziala baino eta sortutako baliabideen aprobetxamenduaren eraginkortasun-maila desiragarriak baino.

Mobilizazio hori faktore askoren mendean dago. Alde batetik, faktore horiek baso-espezie bakoitzaren merkatuari dagozkio, eta beste batetik, egurraren kate osoan eragina duten elementuei.

Hortaz, mobilizazio-akats hori eragiten duten alderdiak optimizatzea da gure elkarteen lan-ildo bat, bai tarteko mozteen –bakanketen– kasuan, bai azken mozteen kasuan.