semana_web

Akitania- Euskadi- Nafarroa Euroeskualdearen markoan, mugaz haraindiko lankidetzaren sustapena, etengabeko berrikuntza ekoizpen prozesuetan eta herritarrei zuzendutako sentsibilizazio kanpainak, urtean zehar Baskegur-ek burututako lanaren alderdi azpimarragarrienak dira. Urriaren 23tik 29ra bitartean egingo den Euskadiko Egurraren III Asteak lan honen garrantzia azpimarratzen du eta Baskegur-ek, gure herrian irmoki errotutako motor ekonomikoaren etorkizuna dinamizatzeko orduan jokatzen duen papera sendotzen du.

Egurraren Astea, Euskadiko basogintza eta egurgintza sektoreak eta transformazio kate osoan zehar lanean diharduten enpresak defendatzeko euskal instituzioen babesa berriz ere jaso duen hitzordu sendoa da. Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek –Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba- BPG-aren (Barne Produktu Gordina) %1,53ko ekarpena egiten duen eta ekonomian urtero 1000 milioi euro baino gehiagoko eragina duen sektorearekiko konpromisoa azaldu dute.

Baskegur-ek, basogintza-egurgintza sektoreko elkarte profesional ordezkari gisa, lokarri eta sektoreko proiektu estrategikoen eragile dinamizatzaile lanak egiten ditu, Eusko Jaurlaritzak garatzen dituen politiken markoan.

URRIAK 23, ASTELEHENA – BASOA ETA EGURRAZ JOLASEAN IKASI.

Lekua: baso-kudeaketa iraunkorra duten Barazarreko mendiak

  • Gasteizko “Nuestra Señora de las Mercedes Ikastetxeko” ikasleekin jardunaldia:
    • Basoaren bihotzean bertan, baso-kudeaketa iraunkorraren inguruko joko eta lehengai honetaz egindako produktuekin umeei zuzenduta ikasketa- eta sentsibilizazio jardunaldia
    • Baso eta landaketa mota desberdinak, euren kudeaketa eta bere balioak kontserbatzen dituzten bitartean bertatik ateratako produktuak erakutsiko dira.

URRIAK 24, ASTEARTEA- AKITANIA-EUSKADI-NAFARROA EURO-ESKUALDEKO PROIEKTU ESTRATEGIKOAK

Lekua: Kursaal. Donostia.

Antolatzaileak: USSE, Baskegur, Neiker, HAZI, XYlofutur eta EFI.

Parte hartzaileak: ADEMAN, FORESNA, SSSO, INRA, CPFA…

URRIAK 25, ASTEAZKENA- EGURRA ETA ERAIKUNTZA INGENIARITZA.

Lekua: ETSII Bilbao 

  • Baskegur-ekin lankidetzan egindako UPV/EHU-ren eraikuntzaren Ingeniaritzako Master Bukaerako lehiaketan irabazle suertatuko lanaren aurkezpena.

Sari banaketa.

URRIAK 26, OSTEGUNA – BASO-OSASUNAREN INGURUKO JARDUNALDIA

  Lekua: Bizkaia Aretoa EHU. Bilbao.

Antolatzaileak: Neiker eta Baskegur

Gaia: Euskadiko basoek pairatzen dituzten gaitz nagusien kontrolean emandako aurrera-pausuak:

Baso-kudeaketarekin eta pairatzen dituzten gaitzekin erlazionatutako profesional eta ikertzaileei zuzenduta. Nazioarteko eta bertako adituen eskutiko aurkezpenak. Osasun-kudeaketa eta osasun-kontrola hobetzeko eztabaida.

 URRIAK 27, OSTIRALA –  BASO-LANETAN LAN ARRISKUAK PREBENITZEKO MODUAK HOBETU

Lekua: Mendian burutuko den jarduera.

  • Mendian lan arriskuak prebenitzeko formakuntza jardunaldia.
  • Arriskuak murrizteko helburua duten larrialdi egoerak argitzeko kasu praktikoak.
  • Osalan-ekin lankidetzan. (Baskegur/Osalan Hitzarmenetik eratorritako ekintzak, Baso/Nekapreben Lan Arriskuen Prebentziora bideratutakoak).

 

URRIAK 29, IGANDEA – BASO-FERIA

BASO-FERIA BIZKAIAN: Gordexola

BASOA, EGURRA ETA GURE KULTURA

  • Basogintzarekin erlazionatutako eskuko makina txikien eta egurrez egindako artisautzaren erakusketa eta aizkolari eta trontzalariak erakustaldiak.

Umeei zuzendutako egurrarekin erlazionatutako ekintzak antolatuko dira.