Basogintza-egurgintza sektorearen errealitatea Euskadin etengabeko eboluzioan aurkitzen da. Erronkak amaigabeak dira egurra bezalako lehengai berriztagarri, ekologiko eta baliabidea eta ekosistemarentzako ekarpena bermatuko dituen baso kudeaketa egoki bat behar duen lehengai batekin lan egiteagatik. Gure baso azaleraren, industriaren eta etorkizunera begirako ahalmenen egungo egoeraren irudi bat izateak, Baskegurri eta gure inguru naturaleko eskuduntzak dituzten administrazio publikoen taldeari, sektorearen eboluzioa aztertu ahal izateko eta epe ertainera eta epe luzerako estrategiak planifikatzeko erreminta bat izateko beta eskaintzen digu.

Egurraren lehen Liburu Zuriaren argitalpenak, garenaren beharrezko funtsak jasotzeko aukera luzatu zigun, baita sektoreak administrazioarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin egiten duen lana sustatzeko aukera luzatu ere. Aurten Egurraren Euskal Behatokiaren sorrerak, gure sektorearen zifrak basogintza-egurgintzaren balio katearen adierazle nagusiak biltzen dituen agiri honen bitartez eguneratzen joateko aukera luzatzen digun lankidetzarako bidea mantentzen du.

Berton klikatu eta txostenaren edukia pdf formatuan eskuratu