Egurraren erabileraren babesa

Egurra materialik eraginkorrena, moldakorrena, iraunkorrena, erabiltzeko atseginena eta lehiakorrena da. Gure enpresek egurrez egiten dituzten PRODUKTUAK gure jardueretan, erosketa-aukeretan, eraikuntzan, ekipamenduetan eta energia-sorkuntzan sarriago erabiltzen baditugu, gure bizitza-kalitatea eta gure ingurumen-aztarna nabarmen hobetu ditzakegu.

Egurra behar bezala erabiltzea ezinbestekoa da gure bizi-kalitatean eta ingurumen-aztarnan gogobetetasunik eta eraginkortasunik onena lortzeko, baita indarrean dagoen araudia betetzeko ere. Horretarako, beharrezkoa da egurraren espezifikazio tekniko eta/edo arau guztiak kontuan izatea. Dokumentazio teknikoa atalean, horri buruzko araudi nagusiak daude.