Egurra neurtzeko eta inbentariatzeko teknologiak

Egurra neurtzeko eta haren bolumena kalkulatzeko tresnak eta softwarea eguneratzen ari gara, bai eta, eskuarki, sektoreko eguneroko lanetan eta administrazio-izapideetan sartzen ere.

Lan hori egiteko, bolumena kalkulatzeko ohiko ekuazioak eguneratu egin dira, eta gainera, inbentarioak egiteko teknologiarik aurreratuenak –esaterako, LIDAR teknologia– erabili dira, besteak beste, baso-kudeaketa iraunkorreko planak egiteko. Lan hori HAZIrekin batera egiten da.

Horretarako, azken urteetan, 2.000 zuhaitzen neurketa espezifikoa egin da, eta horren ondorioz, baso-kudeaketa planifikatzeko eta, batez ere, dagoen egurraren bolumena kuantifikatzeko, hori jakitea behar-beharrezkoa baita egur-salerosketarako.

Horri buruzko informazio gehiago http://www.hazi.eus webgunean aurkituko duzu.