CE markaketa

CE markaketaren bidez, fabrikatzaileek eta inportatzaileek erabiltzaileei eta agintari eskudunei jakinarazten diete produktuak derrigorrezko legeak betetzen dituela, funtsezko eskakizunei dagokienez. CE markaketaren helburu nagusia da Europako Barne Merkatua gauzatzen erraztea, produktuak pertsonentzat, etxeko animalientzat, ondasunentzat edota ingurumenarentzat arriskutsuak ez direla bermatuz.

Euskadiko egur-sektoreko enpresak CE markaketa ezartzen ari dira behar duten produktuetan. Hauek dira, besteak beste:

ZURGINTZARAKO PRODUKTUAK

  • Kanpoaldeko ateak.
  • Leihoak
  • Zoruak
  • Hormen eta sabaien estaldura: frisoak eta oholeria.
Horiez gain, beste produktu batzuetan, CE markaketa borondatezkoa da. Hauek dira batzuk:

  • Elementu aurrefabrikatuak (hormetarako armazoiak, forjaketa arinak, sandwich panelak, egurrezko etxeak egiteko kitak).
  • Egur trinkoko taula kontralaminatuak.

Eraikuntza-produktuen 89/106/EEE Zuzentaraua (93/68/EEE Zuzentarauak aldatua) ikuspegi berriko zuzentarauetako bat da. Zuzentarau horiek eragindako produktuetan CE markaketa egitea derrigorrezkoa da.

Hau da CE markaketaren aplikazio-eremua:

  • Eraikuntza-lanetan behin betiko geratuko diren produktuak.
  • Eraikuntza-lanen funtsezko eskakizunei dagozkien produktuak.
  • Funtsezko eskakizunak honako hauek dira:
  • Erresistentzia mekanikoa eta egonkortasuna.
  • Segurtasuna sutea piztuz gero.
  • Higienea, osasuna eta ingurumena.
  • Erabilera-segurtasuna.
  • Zarataren kontrako babesa.
  • Energia aurreztea eta isolamendu termikoa.
www.marcado-ce.com