BASKEGUR-ek, proposamen bikoitza eramango du BIOTERRA-ra: GURE ZURA STAND-a eta egurraren ziklo iraunkorrari buruzko erakustokia

– Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko feria da

–  Baskegur-ek topaketa profesionaletan aktiboki parte hartuko du, bertaratutakoei, euskal egurraren, basogintzaren errealitatea ezagutzera emateko asmoz 

– Bioterra ostiralean, hilaren 2an, hasi eta igandera, ekainaren 4ra bitartean burutuko da Irunen kokatutako FICOBA-n, Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazokan

 

Bilbon, 2017ko maiatzaren 30ean. BIOTERRA, berezko merituengatik, energia berriztagarrien, […]

By |maiatza 30th, 2017|berriak|0 Comments

Baskegur-ek sektoreko feria garrantzitsuenekin erlazionatutako enpresa-eginkizunak antolatu ditu: LIGNA Hannover eta Elmia Wood Suedian

– Berrogeita hamar euskal enpresek baino gehiagok feria hauek bisitatuko dituzte, euren harreman komertzialen sarea handitu, sinergiak sortu eta aurkezpen eta erakustaldi desberdinak egiteko asmoz.

Bilbon, 2017ko maiatzaren 23a. Egutegi internazional bizia basogintza eta egurraren sektorean diharduten enpresentzako, izan ere egurra prozesatzeko eta bihurtzeko makina, ekipo eta erreminten inguruko nobedadeak ezagutzeko bi hitzordu nabari izango baitira […]

By |maiatza 25th, 2017|berriak|0 Comments

Baskegur-ek egurraren erabilera ikastolen jaietan sustatuko du

Bertako egurraren garrantzia, garapenaren aldeko bere apustua, kontsumo iraunkorra, ingurumenarekiko errespetua eta eragiten duen berrikuntza ezagutzera emateko tailer eta jokoak antolatuko dira.
Kontzientziazio kanpaina datorren igandean, maiatzak 14 hasiko da, Herri Urrats jaiaren eskutik eta Euskararen aldeko gainontzeko hitzorduetan jarraituko du.
Bilbon, 2017ko maiatzaren 12an. Baskegur-ek berriz ere euskal ikastolen jaiekin bat egingo du. Euskadiko Egurraren Elkartea, […]

By |maiatza 12th, 2017|berriak|0 Comments

Baskegur-ek eta frantziako egurraren lehiakortasunerako Xylofutur guneak, lankidetza akordio baterako oinarriak ezarri dituzte

 
Eusko Jaurlaritzako, Baskegur-eko eta Xylofutur-eko ordezkariek lan bilera bat izan dute Arkauten eta Hondarribian VISESA garatzen ari den egurrezko egiturazko BOE-n promozioa bisitatu dute
Bilbon, 2017ko apirialren 26an. Euskadiko eta Frantziako egurgintza sektoreek lankidetza-harremanak estutu dituzte. Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako, Euskadiko egurgintza elkarte den Baskegur-eko eta Frantziako egurraren lehiakortasunerako Xylofutur guneko ordezkariak elkarrekin lanean aritu […]

By |apirila 27th, 2017|berriak|0 Comments

Baskegur Bioterran parte hartuko du

Bioterra, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren azokak haren mezua sozializatzen eta erakusketari berriak erakartzen jarraitzen du, eta horrekin batera kultura ekologikoaren eta iraunkorraren inguruan ikuspegi berriak ematen ere bai.  Bioterrak urtetik urtera eskaintza handiagoa du gero eta zabalagoa eta heterogeneoagoa den publiko bati erantzuteko. Aldi berean, agente anitzeko lankidetza areagotu du.

Edizio honetan, […]

By |apirila 11th, 2017|berriak|0 Comments

Baskegur-ek Nancy-ko Egurrezko Eraikuntzaren Nazioarteko 7. Foroan parte hartu du

– Baskergur-eko zuzendari Oskar Azkaratek, txostenegile gisa lehen jardunaldian parte hartu du, eraikuntza material moduan egurraren erabileraren “euskal eredua” aurkezteko asmoz
– Sektoreko hitzordurik nabarienetako hau, atzo hasi eta ostiralera bitartean egingo da Espinal eta Nancy udalerrietan (Frantzia)

“Egurrezko eraikuntzaren Europa: Euskadiren kasua” da, Baskergur-eko zuzendari Oskar Azkaratek, Nancy-ko Egurrezko Erakuntzaren Nazioarteko Foroan eskainitako ponentziaren izenburua. Espinalen […]

By |apirila 5th, 2017|berriak|0 Comments

Osalan eta Baskegur-ek euren ahaleginak batu dituzte basogintza sektorean laneko arriskuen prebentzioa hobetzeko

Baskegur-ek eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak OSALANek  hitzarmena sinatu dugu elkarrekin sektoreko laneko arriskuen prebentzioa hobetzeko ekimenak bultzatzeko helburuarekin.

Prebentzioaren ikuspuntutik, basogintzako lanak berezko arrisku faktoreak ditu, hala nola, makineriaren erabilera, lan leku aldakorra eta sarritan malkartsua, eguraldia eta laneren ergonomia, zeinak eragina duten ez-behar kopuruan.

Horrela, lehen sektoreko eta bereziki basogintzako lan istripu datuak […]

By |martxoa 1st, 2017|berriak|0 Comments

Baskegurrek “EUTR-Bidezko Arduraren” gaineko lan jardunaldia antolatzen du

Arau hau garrantzi handikoa denez, Baskegur-ek antolatu du Adierazpen Arduratsuaren gainean eta Bidezko Ardurako sistemaren gainean egon daitezkeen zalantza guztiak argitzeko laneko jardunaldi hau.
Izapide hauek zuraren legezkotasuna bermatzeko ezarri dira eta betetzeko behartutako dira baso-profesional ugarientzat.
Topaketa garatuko da datorren ostiralean,martxoaren 3an, Gipuzkoa-ko Merkataritza Bazkundean.
Leku arrazoiengatik, pertsona interesatuek posta elektronikoari bere asistentzia egiaztatu behar dute : kgarcia@baskegur.org.

By |otsaila 28th, 2017|berriak|0 Comments

Baskegurrek Euskadiko Egurraren bigarren Astea antolatu du

Baskegurrek Euskadiko Zuraren II. Astea egingo du urriaren 15etik 23ra bitartean. Bederatzi egun horietan, hainbat jarduera antolatuko dira herritarrentzat, zurak gure herrialdean duen garrantzia ezagutzera emateko, bertoko zuraren kontsumoa bultzatzeko, eta gogora ekartzeko baliabide iraunkorra dela gure ingurumenerako. Horrez gain, jardunaldi profesionalak izango dira, eta, haietan, hainbat alderdi landuko dira, adibidez, zurari aplikatutako teknologia berriak […]

By |urria 13th, 2016|berriak|0 Comments

Egurtek, ezinbesteko hitzordua zur-sektorentzat, urriaren 20 eta 21 egunetan

Egurtek-ek, zera nahi du, zuraren ezaugarriak hedatu eta bere arkitekturako profesionalen arteko erabilera eta ingeniaritza, eraikuntza-material iraunkorra bezala, bultzatzea.

Horregatik, txostenen, hizketaldien eta/edo jardunaldi teknikoen bitartez, bisitariak teknikarik berritzaileenak ezagutuko ditu lehen eskuko zuraren erabileran.

Egurtek egurraren arkitekturari eta eraikuntzari buruzko topagunea da, Penintsula Iberikoan bakarra, non egurraren erabilera eta teknikak ere, oro har, eztabaidatzen diren. Arkitektoentzat […]

By |iraila 16th, 2016|berriak|0 Comments