“Europako hegoaldean Bioekonomiarako ikuspegia, aukerak eta erronkei” buruz ospatuko den Mintegiari buruzko programa bidaltzen dizuegu. EFI-k (European Forest Institute) antolatua, Baskegur, USSE (Unión de Selvicultores del sur de Europa) eta Eustafor (European State Forest Association) elkarteen elkarlanarekin eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren laguntzarekin ospatuko da.

Mintegia irailaren 28an ospatuko da Donostiako Kursaalean. Bertan Bioekonomiak Europako hegoaldeko herrialdeei garapen ekonomiko adimentsu eta jasangarri bat lortzeko eskaintzen dizkion aukerak jorratuko dira.

Bertan parte hartuko dute Esko Aho, Finlandiako lehen ministro ohia, eta Europan berrikuntzari buruzko egin den Aho txostenaren egilea, Marc Palahí, EFI-ko (European Forest Institute) zuzendaria, Risto Poutiainen, Ipar Kareliako Kontseiluaren presidenteordea (Finlandia) eta Bioekonomian berritzaileak diren enpresen testigantzak, beste batzuen artea

Basozaintza-zur sektoreak etorkizuneko Bioekonomian izango duen pisu handiagatik, non Europako Hegoaldeak leku garrantzitsu bat jokatu behar duen, Baskegurretik animatzen zaituztegu Europa mailan garrantzi handienetariko mintegi honetara etortzera. Izena emateko esteka bidaltzen dizuegu hemen edo baita EFI web orriaren bitartez egin dezakezue http://www.efi.int/