Baskegur, Euskadiko Egurraren Elkarteak eta Bizkaiko Basogintza Elkarteak, lehen elkarteko kide dena, Bizkaiko Batzar Nagusietan agertu dira gaur goizean, Euskadin pinua pairatzen ari den gaixotasunaren inguruko bere ikuspegia eskaintzeko.

Bi taldeek egoeraren larritasuna azpimarratu dute, horregatik talde politikoei Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aurrean egindako eskaera bere egin dezaten, eta “salbuespen moduan” aire bitartezko kobre-oxidoaren erabilera baimendu dezaten.

Guretzat sektorearen biziraupena, tratamendu hauen aplikaziotik pasatzen da eta taldeen babesa Bildu nahi izan dugu”, nabarmendu du Baskegurreko Federico Saizek Iraunkortasunerako eta Ingurune Naturalerako batzordeko agertzearen ostean.

Baskegurreko zuzendari Oskar Azkaratek gaineratu du, baso-osasunaren egungo egoera gainditu ondoren, sektoreak aurretik hazkunde aukera handiak ditu, produktu iraunkorren eta petrolioaren deribatuak ordezkatuko dituzten produktuen garapenaren alde egiten duen inguru honetan. Adibide gisa, Azkaratek nabarmendu du Euskadik dagoeneko baso bioekonomia zirkularrari martxan diren ikerkuntza proiektuen eskutik ematen ari den bultzada.

Bizkaiko basogintza elkarteko presidente Jose Antonio Zabala argitu bezala, MAPAMAri egindako eskaera gaixotutako 13.000 hektareen tratamendua aurreikusten du, baso-zabalera osoaren %5,87 suposatzen duelarik. Zabalak gaineratu duenez hektarea bakoitzeko 800 gramoko dosia aplikatuko da, nekazaritza ekologikoan erabiltzen den baino lau aldiz txikiago.

Euskadiko Egurraren elkartea eta Bizkaiko ugazabek Bizkaiko Batzar Nagusietako agertzea aprobetxatu dute basogintza-egurgintza sektorearen inguruko zenbait datu argitze aldera, hala nola pinus radiata monolaborantza dela edo ugazabak lur-jabeak direla. Baso jabegoak gehienbat ugazaba txikiak dira, 20 hektarea baino gutxiko ustiapenak dituztelarik.

Euskal enpresek erabiltzen dituzten egurraren %70 Euskadikoa da, industriak gehien estimatzen duen espeziea pinus radiata delarik, nazioarteko merkatuetan gehien estimatzen duen espeziea.