Baso-kudeaketaren optimizazioa

Baso-kudeatzaile orok kontuan izan behar dituen alderdietako bat bere mendiaren kudeaketaren optimizazioa da. Espezie bakoitzerako, baso-baldintzak nahiz baso-produktuen bilakaera hartu behar ditu aintzat.

Horretarako, baso-ereduak eguneratu egin dira: espezieak arreta handiz aukeratzen dira, landatu aurretik; landatzeko eta sortutako masak tratatzeko egokiak erabiltzen dira; eta zenbait fasetan –adibidez, ongarriketan–, Neiker erakundeak aholku teknikoak ematen ditu.