feria_baskegur_A3_webEgurraren Astea sortu zenetik, sentsibilizazio ekintzek garrantzi handia izan dute egitarauan. Urriak 23, astelehena, “Basoa eta egurraz jolasean ikasi” lelopean, Baskegur-eko profesionalak, Gasteizko “Nuestra Señora de las Mercedes” ikastetxeko umeekin batera, Barazarrerako bisita gidatu batean izango dira, basoan bertan, baso-baliabideen kudeaketa iraunkor bat hurbiletik ezagutzeko asmoz.

Heziketa eta dibertsioa uztartzen dituen beste jarduera bat Gordexolako (Bizkaia) Baso- Feria da, zeinetan, baso-makineria, egurrezko artisautza, aizkolarien erakustaldiak eta haurrentzako jokoak izango diren. Hitzordua datorren igandean, urriak 29 izango da.