Baskegur buru belarri lanean dabil Osalanekin batera, basogintza-egurgintza sektorean lan ezbehar-kopurua murriztu ahal izateko eta langileen artean prebentzio neurriak hartzeko jardunbide egokiak sustatzeko. Lan bateratu honen adibidea izan da, Donostian, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen testuinguruan egindako “lan arriskuen prebentzioa basogintza-egurgintza sektorean” deituriko jardunaldia. Jardunaldiak, prozesuok seguruagoak eta eragingarriagoak izan daitezen ikasi eta hobetzeko prest diren profesionalak bildu ditu.

 

Baskegurreko zuzendari Oskar Azkaratek, Euskadiko basogintza-egurgintza sektorearen eta beste eremu geografikoekin alderatuta azaltzen dituen berezitasunen deskribapen zehatza egin du. Osalaneko PRV saileko arduradun Alberto Alonso Vivarrek, ezbehar-kopuruaren datuak eta Baskegurrekin, sektorearen ordezkari gisa, prebentzioa sustatzeko asmoz egiten ari diren ahaleginak aurkeztu ditu. Baskegurreko teknikari eta PRLan espezializatutako Kontxi Garcíaren ponentziak eta Reginal Garcíak “baso-lanen mekanizazioaren” inguruan eskainitakoak lan-jardunaldia itxi dute Donostiako Miramar Jauregian.

Bertan ziren profesionalek, galdera txandan, lan arriskuak murrizte aldera, praktika seguruagoak betetzeko eta mekanizazioa neurri handiago batean erabiltzeko euren egunerokoan aurkitzen dituzten oztopoek eragindako kezka azaldu dute. Eragozpen administratiboek eta pisu handiko makinak erabiltzeko zailtasunek beste herrialdeekin alderatuta baso-langileei eskuko lan gehiago egitera bultzatzen diete, istripu arriskua areagotzen delarik.