BASKEGUReko zuzendari nagusi Oskar Azkaratek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Basozainen Elkarteko lehendakari Iñigo Minguezek Eusko Legebiltzarreko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Batzordean parte hartu zuten 2020ko otsailaren 10ean, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeko eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren lege-proiektuari buruzko iritzia emateko.

Basozaintzako eta zurgintzako sektorearen egungo egoerari errepasoa egin zion Azkaratek, eta zenbait legegintza-ekimen eta udal-akordio bezala, arriskuan jartzen ari dira, elkartearen iritziz, herrialde-estrategiaren oraingo eta etorkizuneko garapena, hala nola Basogintzako Bioekonomia Zirkularra sustatzea.