Euskadiko Egurraren Elkarteak berehalako neurriak har daitezela eskatu du onddoaren areagotzea gelditu eta gaixotasuna kontrolatzeko.

Baskegurrek Euskadin gehien dagoen lehengai natural eta berriztagarria arriskuan dagoela nabarmendu du, etorkizuna zehaztuko duen bioekonomiaren funtsa, hain zuen ere.

Elkarteak, gaixotasun berriei aurre egiteko ikerkuntza eta kontrol baliabide gehiago eskatzen ditu, Klima- Aldaketak dagoeneko gure basoetan duten eraginari aurre hartzeko.

Bilbon, 2018ko irailaren 13an. Pinu radiaten osasunak hobera egin dezake, berehala sektoreak eskuduntza duten administrazio publikoei eskatzen dizkion neurriak hartuz gero. Baskegur, Euskadiko egurraren elkarteak –euskal basogintza-egurgintza osoa ordezkatzen duen hori, onddoen hedapena geldi daitekeela uste du, beti ere esku-hartze egokiak betez, hala nola, ingurune-eraginak ez dituzten eta ingurunea errespetatzen duten munduko beste toki batzuetan gertatzen den bezala.

Tratamenduak eta prebentziorako beste neurri batzuk

Sektore osoak bere kezka agertu du gaixotasunak aurrera egitearekin. Nabaria izan da bereziki uda partean pinudiek hartu duten kolore gorrixkagatik. Baldintza klimatiko aldakorrek, inguru bero eta hezeekin, mundu mailan pertsona eta merkantzien mugimenduen areagotzearekin eta gaixotasunen beraien eboluzioaren faktore endogenoekin, onddo-eraginak geroz eta ugariagoak izan dira pinu radiatan eta gainontzeko espezietan.

Azikulen marrei min egiten dion gaixoa, zuhaitz asko duten haran edo mendi barruetan batik bate maten zen orain dela hamar bat urte, ingurumen-hezetasun handiekin erlazionatutako tokietan, hain justu. Egun, gaixotasunaren gogortasunak gora egin du lur-eremu zabaletan eta urtetik urtera sintomak larriagoak dira.

Gaixotasunaren barreiaketak aurrera egin arren, Baskegurrek egoerari aurre egiteko aukerak egon badaudela adierazi du. Esaterako, Elikagai-produktuen eta nekazaritza- ekologikoko produktuen laboreetan erabiltzen diren tratamendu fitosanitarioak, bioestimulatzaileak deiturikoak, basogintzako ohitura onak, edo espezie iraunkor alternatiboen ikerkuntza, baita radiata iraunkor landareak ere.

Baskegurrek irtenbideak badirela berresten du eta oraindik ere garaiz gabiltzala irtenbide horiek ezartzeko, beti ere dagozkion baso-administrazioen babes sendoaren laguntzarekin, egoera kontrolatze aldera, zentro teknologikoekin batera lan eginda, eta etorkizuneko ekonomikoaren oinarria izango diren basoen osasuna zainduta.

Euskadi baso herria da, bere azaleraren %55 zuhaiztiek osatzen dute. Baskegurrek Euskadin gehien dagoen lehengai natural eta berriztagarria kolokan dagoena nabarmendu du. Karbono-aztarna murrizteko funtsezko lehengaia eta petrolioaren deribatuak ordezkatzeko gai dena.

Baskegurrek berak, Batzar Nagusietako eta Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko guztiei, neurriak hartzeko beharra helaraziko die, beti ere basoetako osasuna berreskuratzeko asmoz, euskal zentro teknologikoetan aztertutako soluzioak eta aipatutako tratamenduen inguruan nazioarteko adituen aholkularitza azalduz. Baskegurrek, egungo egoera helburu partidistekin erabil ez dadila erregutzen du.

Euskadiko Egurraren Elkartea eragile publiko eta pribatuekin modu aktiboan lanean dihardu, baso-osasuna hobetze aldera. Ildo honetan, espezie iraunkorrenen ikerkuntza sustatzeko baliabideak areagotzen jarraitu behar dela uste du, bide batez, Klima- Aldaketaren eraginak murrizten lagunduko duten irtenbideak aurkitzeko.