Astelehena, urriak 15:  Ingurumenarekiko sentsibilizazio jardunaldia, ikasleentzat

Irungo San Vicente Paul ikastetxeko DBHko 2. Mailako ikasleek Hernaniko Kutxa Ekogunera joko dute, Euskadiko basogintza-egurgintza sektorearen errealitatea, Bioekonomiaren garrantzia eta 0 Km produktuen aldeko apustua hobeto ezagutzeko asmoz.

Formakuntza jardunaldia: Tasazio ikastaroa, Hazik antolatua

Berton klikatu ikastaroaren informazio osora eta inskripzio orrira jotzeko

Asteartea, urriak 16: Enpresaren Eguna 

Euskadiko basogintza-egurgintza sektorea ezagutu nahi?

Donostian, 10:00etatik 19:00etara Baskegurren stand mugikorra izango da euskal ekonomiarentzat basogintza-egurgintza sektoreak duen garrantzia azaltzen duten informazio-taulak eta produktuekin. Egurraren transformazio fase desberdinak eta Bioekonomiaren aldeko apustuaren euskal estrategia. Alderdi Ederren izango gara, Liburutegi Nagusiaren alboan, 10:00etatik 19:00etara.

Formakuntza jardunaldia: Baso-pistei buruzko ikastaroa, Hazik antolatua

Berton klikatu ikastaroaren informazio osora eta inskripzio orrira jotzeko

Egurraren IV Astea dela eta, Baskegurrekin bate gin duten enpresek ate irekien jardunaldi bat egingo dute.

Pellet, papera, kontratxapatu taulak… nola egiten diren badakizu?

PELLET: 10.00etanEBAKI XXI Ugarte auzoa z/g 48392 MUXIKA  -BIZKAIA-

PAPERA: 16.00etan SMURFIT KAPPA NERVION Arriandi auzoa 9 48125 IURRETA-BIZKAIA-

KONTRATXAPATU TAULA: 10.00etan MADERAS DE LLODIO

Asteazkena, urriak 17:Baso-osasunari buruzko jardunaldia

Baskegurrek baso- osasunaren inguruan sakontzeko interesa duten basoen ugazabei eta sektoreko eragileei zuzendutako jardunaldi bat antolatu du.

Tokia: Eskoriatza, Kultura Etxea

Ordua: 18:00etatik 20:00etara.

Inskripzio inprimakirako sarbidea

Egitaraua / Programa

UNEMADERA, Espainiako Egurraren eta Altzarien Enpresa Batasunak Euskadin ospatuko du bere urteko bileretako bat, Egurraren Astearekin bat eginda. 

Lekua: Derio

Ordua: 15.30etan

Osteguna, urriak 18/ Ostirala, urriak 19: EGURTEK Egurrezko arkitektura eta eraikuntzaren 7. Nazioarteko Foroa.

Egurraren Astea Bilbao Exhibitión Centrera joko du, modu aktiboan, Estatuko egurrezko eraikuntzaren bilgune nagusian parte hartzeko, nazioarteko arkitektoen txosten, jardunaldi tekniko, sari banaketa eta erakustoki baten bitartez. Baskegurrek eta elkarteko zenbait enpresek Luxua Aretoan instalatuko den enpresa-erakustokian euren produktuak ezagutzera emango dituzte.

Baskegur profesionalentzako Jardunaldi Teknikoak deituriko programen entitate arduraduna da eta bertako egitarau honako hau da:

OSTEGUNA: 12.00-14.00 FORMAKUNTZA BASOGINTZA-EGURGINTZA SEKTOREAN

OSTEGUNA: 16.00-18.00 BERRIKUNTZA EGURREZ EGINDAKO DISEINUAN

OSTIRALA: 10.00-12.00 BASO BIOEKONOMIA

Berton klikatu EGURTEKen informazio osoa eskuratzeko

Inskripzio inprimakia

Igandea, urriak 21: Baskegur Leintz Gatzagako Gatzaren Egunean izango da.

EGURREZKO JOLAS HERRIKOIAK.
Euskadiko basogintza- egurgintza sektorea biltzen duen Baskegur elkarteak, gure baso-baliabide, iraunkor eta berriztagarriak baloratzen ikas dezagun dibertitu gaitezen proposatzen digu.

BASOGINTZA-EGURGINTZA SEKTOREA EZAGUTU EZAZU.
Baskegurren erakusketa ibiltariak, basogintza-egurgintza sektorearen errealitatea eta baso-kudeaketan hasi eta lehen eta bigarren transformaziotik, biomasaren erabilera energetikoa bitarteko balio-kate osoa ere ezagutzeko aukera eskainiko digu.