Baskegurren parte hartze berria Durangoko Landako Gunean bihar hasi eta otsailaren 3ra bitartean egingo den Berdeago Energy ferian. Edizio honetan, Euskadiko Egurraren Elkarteak baso-baliabideen kudeaketa iraunkorraren eta karbono baxuko eredu ekonomiko eta iraunkorraren sektorearen estrategiaren aldeko apustua aurkezten du.

Baskegurreko zuzendari Oskar Azkaratek azpimarratu duenez, “egurra, eskura dugun baliabide natural handi eta etorkizuna duena da. Baskegurreko kideek gizarteari honek suposatzen duen garrantzia jakinarazi gura diogu”.

Azkaratek mintzaldia eskainiko du bihar ostirala, otsailak 1, parte-hartzaileek euren txostenak aurkez ditzaten bereziki atondutako feriaren txokoan. Euskadik, erakundeen, sektore eta I+G+b zentroen konpromisoari esker, bioekonomiarantz aurrera egin ahal izateko azaltzen dituen baliabide eta indarrak sakonki ezagutzera emateko hitzaldia.

Baskegurreko enpresa kideak erabateko erreferente bilakatu dira ekoizpen prozesuetako Karbono Aztarna kalkulatzeko orduan. Gainera, Produktuaren Ingurumen Adierazpenak (DAP) bezalako ingurumen ziurtagiri zorrotzenei egokitzearen aldeko apustua egin dute. Horren adibide da, egur-xafla edo tabloiaren lehen eraldatzea ziurtatzeko lortutakoa. Erdietsitako neurketei esker, egurraren eraginkortasuna eta jasangarritasuna egiaztatzen da, plastikoa, metala edo zementua bezalako beste material batzuen aurrean, CO2 ugari eragiten duten eraldatze prozesuak izaten dituzten materialak, alegia.

Baskegurren erakustoki Berdeago Energy-n

Berdeago Energyk energia eraginkortasun, mugikortasun jasangarria eta ingurumen-berrikuntzaren inguruko produktuak eta azken nobedadeak erakustea du helburu. Baskegurren erakustokiak, jasangarritasunaren aldeko elkartearen konpromisoaren adibide izan nahi du. Erakustokia osatzen duten egurrez egindako elementu modularrak erraz garraiatu eta tolestu daitezke, leku batetik besterako joan etorriak optimizatze aldera eta ekitaldi desberdinetan berrerabil daitezen bermatzeko. Modulu hauetan, gure basoetako pinus radiaten egurrekin egin eta bertoko enpresek manufakturatutakoak, produktu desberdinak erakusten dira, Euskadin basogintza-egurgintza sektorearen balio kate osoan barrena ibilbide bat egiteko aukera luzatzen dutelarik. Baso- jardueran hasi eta geroz eta berritzaileagoak diren eraikuntza produktu eta soluzioak lortzeko behar den lehengaiaren eraldatze prozesua arte.

Iragan urtean Baskegurren erakustokiak, feriako jasangarritasun balioekiko bere konpromisoagatik erakustoki- proposamen onenari saria jaso zuen Berdeagoren antolatzaileen eskutik.