Baskegurrek Euskadiko Zuraren II. Astea egingo du urriaren 15etik 23ra bitartean. Bederatzi egun horietan, hainbat jarduera antolatuko dira herritarrentzat, zurak gure herrialdean duen garrantzia ezagutzera emateko, bertoko zuraren kontsumoa bultzatzeko, eta gogora ekartzeko baliabide iraunkorra dela gure ingurumenerako. Horrez gain, jardunaldi profesionalak izango dira, eta, haietan, hainbat alderdi landuko dira, adibidez, zurari aplikatutako teknologia berriak –hala lanketan nola eraldaketan–, iraunkortasuna eta zura erabiltzen duten eraikuntzak.
Zuraren sektoreak garrantzi handia du Euskadiko ekonomian, sortzen dituen aberastasuna eta enplegua bankuen eta aseguruen sektoreak lortzen dutenaren adinakoa baita. Zuraren sektoreak BPGd-aren (barne-produktu gordina) %1,53 sortzen du, eta ekonomia-arloan 1.010 milioi euro ekartzen ditu urtero. Horrez gain, ingurumeneko zerbitzuen balorazioa aintzat hartuz gero, ekarpen osoa %1,8ra hurbiltzen da.
Enpleguari dagokionez, basogintza-zura sektorean 18.000 lagun inguru aritzen dira lanaldi osoan, 11.760 zuzenean sektorean eta 6.247 beste jarduera ekonomiko batzuetan sorrarazitako enpleguetan.
Zuraren Asteko Agenda
Datorren urriaren 15ean, larunbatean, Zuraren II. Astea hasiko da Gasteizen, zurez egindako produktuen erakusketa batekin abiatuta. Bertan, “Gure Zura” lehiaketako irabazlea izan zen stand ibiltaria nabarmentzen da, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin elkarlanean eraikitakoa. Urrezko Zeledonen plazan (lehen Posta plaza zen horretan), zuraren lehen eta bigarren eraldaketako industriako produktuak emango dira ezagutzera, “made in Euskadi” denak. Erakusketa horrekin, sektoreak industrian dituen ahalmenak erakutsiko zaizkio jendeari. Gure enpresek zura erabiliz egin ditzaketen produktu guztiak ikusi ahal izango ditugu, maiz teknologiarik aurreratuenak eta prozesurik berritzaileenak erabiliz eginak.
Urriaren 18an, asteartean, haurrak izango dira protagonistak. Baskegurreko teknikariak Donostiako Axular Ikastolara joango dira, basoek eta haien kudeaketak duten garrantzia irakasteko. Haurrek aukera izango dute Euskadin zurez egiten diren produktu guztiak ezagutzeko.

Egurtek, Zuraren Asteko ekitaldi nagusia
Egurtek, Zurezko Arkitekturari eta Eraikuntzari buruzko bi urterik behingo Foroa izango da Zuraren II. Asteko ekitaldi profesional gailena. Baskegur antolakuntza-batzordean sartuta dago, BECekin batera, eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren laguntza du. BECen egingo den bi urterik behingo foro honetan, zurak dituen ezaugarriak ezagutarazi, eta haren erabilera sustatu nahi da arkitekturako eta ingeniaritzako profesionalen artean, eraikuntza iraunkorreko material gisa hartuta. Horregatik, gorriz markatutako hitzordua da gure sektoreko egutegian.
Baskegurrek hainbat jardunaldi tekniko antolatu ditu, sektorearen egoera, etorkizunari begira dituen aukerak, zurak eraikuntza iraunkorraren arloan dituen aukera handiak eta sektoreko prestakuntza aztertzeko. Bestalde, bere erakusketa-gunea izango du, eta, bertan, zuraren arloko berrikuntzan puntakoak diren zazpi euskal enpresa egongo dira: Egoin, Protec, Gámiz, Zurtek, Termogenik, Zuhaizki eta Comercial Insisgnis. “Made in Basque Country” erakusketak Euskadin zurez egindako hainbat produktu izango ditu ikusgai.
Euskadiko Zuraren II. Asteko programa osatzeko, beste jarduera batzuk antolatu dira: Lehen Eraldaketako karbono aztarnaren kalkuluaren aurkezpena, erabilera energetikoetarako baso eta nekazaritzako Biomasaren Biltzarra edota Arabako Forestalisten Elkartearen 30. urtemugaren ospakizuna. Amurrioko Basogintza eta Zuraren Azokak amaiera bikaina emango dio Zuraren II. Aste honi, zuraren kulturari lotutako hainbat jarduerarekin: zurezko artisautza, aizkolariak eta trontzalariak, eta eskuzko zerraz egindako ebaketen erakustaldiak.

15-16 larunbata eta igandea. INDUSTRIA
Industriaren produktuak kalean!!! Euskal Herriko lehen eta bigarren eraldatzetik datozen zurez egindako produktuen erakusketa Vitoria-Gasteiz erdigunean, zehazki, Celedones de Oro enparantzan(lehengo Korreos enparantzan) kokatuko den “Gure Zura Stand”-ean.

17 astelehena. GAZTETXOENAK ETA BERAIEN HARREMANA BASOA ETA ZURAREKIN
Donostiako Axular Ikastola. Basoa eta bere kudeaketa ezagutzera emango duten jarduerak. Era berean, Ikasteek lehen eta bigarren eraldaketa prozesutik fabrikatzen diren produktu desberdinak ezagutuko dituzte.

18 asteartea. BASOA
09,30-17,45H. Arabako Baso Elkartearen 30. Urteurrenaren ospakizuna
Euskal basogintza jardueraren iragana, oraina eta etorkizunari buruzko jardunaldia Amurrioko Antzokian

19 asteazkena. BIOENERGIA
09,30-13,45h Erabilpen energetikoetarako baso eta nekazal biomasari buruzko kongresua
HAZI eta EVE-k antolatua, Udaletxe eta enpresei zuzenduta
Bilbao Exhibition Centre (BEC), Gela 1 – 5. solairua

20-21 osteguna eta ostirala. ARKITEKTURA ETA ERAIKUNTZA. EGURTEK 2016 foroa
20 osteguna
EGURTEK KONGRESUA
09,00-18,00h
Arkitekturan garrantzitsuak diren figurak parte hartuko duten kongresua, non beren ikuspuntua emango duten eraikuntzan zura erabiltzearen aldeko ekimenari buruz. JURI TROY, FERNANDO TABUENCA ETA JESÚS LEACHE, JORDI FARGAS, TUDOR RADULESCU, GORKA ELORZA, ANSSI LASSILA
JARDUNALDI TEKNIKOAK
Sektorearen egoera, etorkizunerako dituen aukerak eta eraikuntza jasangarrian zuraren erabilerak eskaintzen dituen aukera handiak aztertzeko.
12,00-14,00h. Zurezko eraikuntza eta diseinu jasangarria
16,00-18,00h. Basoa eta Zura
BASOA ETA ZURA
10,00 – 14,00H Gestfore II kurtsoa. Derioko Nekazal Eskola
15,30h Lehen eraldaketako enpresetan Karbono-aztarnaren kalkuluari buruzko aurkezpena.
Luxua pabiloia (BEC), 3. solairua
21 ostirala
EGURTEK KONGRESUA
09,00-14,00h Arkitekturan garrantzitsuak diren figurak parte hartuko duten kongresua, non beren ikuspuntua emango duten eraikuntzan zura erabiltzearen aldeko ekimenari buruz. Pritzker 2014 sariaren irabazlea den SHIGUERU BAN-en presentziarekin. EMILIANO LÓPEZ, MICHAEL GREEN
JARDUNALDI TEKNIKOAK
Euskal Herriko baso-zur sektoreren formazioari buruzko eztabaida mahaia
Luxua pabiloia (BEC), 3. solairua
10,00-12,00h Formazioa
23 igandea. BASOA ETA GURE KULTURA
Basogintza eta Zuraren jaia. Juan de Urrutia enparantza eta inguruak, Amurrion
10,30-14,00h. Bertan izango dugu basoko makineriaren erakusketa, zur artisautza, aizkolariak, trontzalariak, eskuko zerraz egindako mozketak eta txikiendako zurarekin zerikusia daukaten jarduerak.