Euskadiko Egurraren Baskegur Elkarteak egurrez egindako eraikuntzaren aldeko apustu irmoa mantentzen du eta maiatzaren 23an eta 24an, Iruñeako Baluarte Kongresu Jauregian egingo den Egurrezko Eraikuntzaren Nazioarteko lehen Forumean izango da. Ekimenak, Forum Holzbau plataformaren, hots, Europako beste hiriburuetan, tankera bereko ekitaldiak egitean espezializatutako eta Nafarroako Unibertsitateko Egurraren Katedraren laguntza duen horren izen ona du.

Baskegur Nafarroako hitzorduan izango da, stand bat jarri eta bertan bere bazkideek merkatuari eraikuntza- soluzio eraginkor eta lehiakorrenak eskaintze aldera betetzen duten lana azpimarratzeko. Baskegurreko hiru enpresa, Gamiz Taldea, Irastorza aroztegia eta Egoinek erakusketa espazioak izango dituzte standean eta feriaren gainontzeko esparruetan, izena eman dutenei euren produktuak erakuts diezaieten.

Kalitate goreneko egurrean espezialista den Gamiz Taldea, hostozabalen basoetatik (harizti, pagadi edo lizardiak) ateratako habe ijeztuen mundu mailako lehen fabrikatzailea da. Bestalde, Irastorza Aroztegia, 1973az geroztik aholkularitza osoa eskaintzen duen enpresa sendoa da ere. Bere katalogoak, kanpoaldeko zurgintza, barrualdeko zurgintza, altzari eta interiorismo esparruetarako soluzioak biltzen ditu.

Forumeko babesle ofizialetako bat den Egoin, iberiar penintsula osoko egurrez egindako eraikuntza sektoreko buru da. Bere proiektuetan, beste espeziez gain, euskal basoetako pinus radiataren egurra erabiltzen du.

 

Baskegur eta egurrez egindako eraikuntza

Baskegurrek apustu bikoitza egin du Euskadin egurrez egindako eraikuntza sustatzeko. Euskal instituzioekin batera lanean dabil, material berriztagarri hau, obra publikoetan presente egoten has dadin eta horrez gain, profesional berrien heziketa prozesuan murgildu da, egurra eraikuntzarako elementu gisa duen balioa azpimarra dezaten.

Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, Donostian Egurrez egindako Egitura, Eraikuntza eta Diseinua Masterra martxan jartzeak -Baskegurrek eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena- heziketa gertaera gogoangarria suposatu du. Lehen promozioa eskola-garaian dago momentu honetan eta horrexek ikasleei, sektoreko euskal enpresen eta egurrez egindako eraikuntzaren teknika modernoenak gertutik ezagutzeko aukera luzatzen die.

Baskegurrek gainera Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin kolaboratzen du, eraikuntzari buruzko bere masterraren barruan egurrezko eraikuntza modulu bat eskainiz eta Donostian egiten diren UPV/EHUko Udako Ikastaroetan jardunaldi eta mintegien antolakuntza sustatuz.

Datorren uztailaren 22an, egurrez egindako eraikuntza eraginkorrari buruzko jardunaldia egingo da Donostiako Miramar Jauregian, irizpide jasangarriak bilatzen dituen garapen arkitektonikoetan egurrak egin ditzakeen ekarpenak azpimarratzeko.