– Baskergur-eko zuzendari Oskar Azkaratek, txostenegile gisa lehen jardunaldian parte hartu du, eraikuntza material moduan egurraren erabileraren “euskal eredua” aurkezteko asmoz

– Sektoreko hitzordurik nabarienetako hau, atzo hasi eta ostiralera bitartean egingo da Espinal eta Nancy udalerrietan (Frantzia)

“Egurrezko eraikuntzaren Europa: Euskadiren kasua” da, Baskergur-eko zuzendari Oskar Azkaratek, Nancy-ko Egurrezko Erakuntzaren Nazioarteko Foroan eskainitako ponentziaren izenburua. Espinalen egindako aurkezpena, “Egurrezko eraikuntza eta bio-baliabideak” deituriko lan- jardunaldiaren parte izan da. 

Aukera paregabea, entzute handiko foro batean, lekuan-lekuko egurraren alde eta erresidentzia obra handietan, VISESAk –Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak- Hondarribian eraikitako babes ofizialeko etxebizitzetan, kasurako, euskaldunak egindako apustua aurkezteko. Azkarate, Euskadik egurrarekin duen harreman historikoaz, baserriak bezalako eraikin historikoetako giltzarrizko elementuaz, horren ondoren egin zen hormigoiaren erabileraz eta egun, produktu iraunkor eta hurbil gisa, egurraren berreskuratzeaz jardun izan da.

Nancy

Egurrezko eraikuntza ikuspegi guztietatik

Egurrezko Eraikuntzaren Nazioarteko Foroak, XXI. mendeko Europak egurrez egindako eraikuntzaren sendotzea berrestea du helburu nagusi, bere ingurumen eta iraunkortasun balioak azpimarratuz.

Hiru urtez jarraian Beaune-n (Borgoina) egin ostean, hitzordua Nancy-ra eraman dute. Antolatzaileen ustez, geografikoki estrategikoa den tokia da hau, izan ere Belgika, Luxenburgo, Sarre, Palatinat eta Suitza hurbil baititu eta Europa Mendebaldean aurkitzen baita.

Eraikuntzaren Nazioarteko foroak, nazioarteko ponentzia andana izango du, eraikuntza proiektu handietan egurraren erabilera sustatzeko, eta beste helburu argi bat nabarmentzeko: herrialde bakoitzeko baso- baliabideak hurbileko erakuntzetan erabil daitezen sustatzea. Kongresuak, Km0 kontzeptua eta obrara arte heltzen den bitartean, egurraren manipulazioan eta garraioan, CO2  -aren isuriaren mugatzea goraipatu gura ditu.

2017ko edizioko egitura osatzen duten 20 tailerretako gaiak, zeharo berriak dira, aurreko sei edizioetan ikusitakoarekin alderatuta: Egurrezko eraikuntzan inbertitzea; hiri eraikuntza; zaharberritzea eta ondarea; aisialdirako guneak; eraikuntza mistoaren interfazeak; larrialdietarako ostatu ematea eta etxebizitzak: egur bizia; lanerako espazioak; zubiak; airearen kalitatea; eraikuntza sismikoak; egurrezko eraikuntzak eta oinarri ekologikoa duten materialak.