Pasaiako Nazioarteko Itsas Festibalarekin batera, Hermione frantziar gerra ontzi bikaina -1793an itsasoan barrena ibilitako ontziaren erreplika- eta San Juan Itsasontzia eraikitzen ari den Albaola Itsas-Faktoria  bisitatzeko aukera izango da . Pasaiako Auditorioan egingo den ekitaldi sozialaren ostean, Eusko Label produktuak dastatzeko beta izango dugu.

16:00etatik 17:30etara: Taldekako bisitak Hermione eta Albaolara
18:30etan: Baskegur Eguna dela eta, ekitaldi soziala Pasaiako Juanba Berasategi Auditorioan
19:00etan: Eusko Label produktuen dastatzea