Bioterra, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren azokak haren mezua sozializatzen eta erakusketari berriak erakartzen jarraitzen du, eta horrekin batera kultura ekologikoaren eta iraunkorraren inguruan ikuspegi berriak ematen ere bai.  Bioterrak urtetik urtera eskaintza handiagoa du gero eta zabalagoa eta heterogeneoagoa den publiko bati erantzuteko. Aldi berean, agente anitzeko lankidetza areagotu du.

Edizio honetan, adibidez, Baskegur ere bertan egongo da, Euskadiko baso-eta zur-sektorea ordezkatzen duen elkarte profesionala. Haren xedea Euskadik nagusiki baso-herrialde gisara duen ikuspegia sozializatzea da, balio-kate guztian aberastasuna sortzen duen produktu-sorta zabal bat barne hartzen duen industria garrantzitsu baten eragilea —baso-zerbitzuen enpresak, errematatzaileak, lehen transformazioko enpresak (zerrak eta enbalaje-egileak), pasta- eta paper-industriak, bigarren transformazioko enpresak (altzariak, egitura, arotzeria, etab.), eta baita bioenergia-enpresak ere—.

 

bio

Baskegurrek gizarteari mezu bat igorri nahi dio, hain zuen eguneroko kontsumoan industria iraunkorra sustatzen duen egurra sar dezala.

Baskegurrek gizarteari mezu bat igorri nahi dio, hain zuen eguneroko kontsumoan industria iraunkorra sustatzen duen egurra sar dezala. Euskadiko zuhaiztiak gutxi gorabehera lurraldearen % 54 hartzen du, hots, 396.962  hektarea, Europar Batasuneko ratio altuenetako bat. Egurraren baso-sektoreak Euskadin zuzeneko 13.000 lanpostu baino gehiago sortzen ditu eta beste 7.000 sorrarazten ditu, (lanean ari direnen % 2). Eragin ekonomiko garrantzitsua du -309 milioi euroko diru-sarrerak administrazio publikoentzat- , eta, horrez gain, haren jarduerak onura garrantzitsuak dakarzkio gizarte osoari. Izan ere, ekoizpen-jarduera mantentzeaz gainera, baso-ekosistema zaintzen du, basoek karbono dioxidoa atxikitzean klima-aldaketaren kontra egiten laguntzen dute, ur-hornidura dira eta hiritarrek aisialdirako erabil dezakete.

Baskegur eta beste erakusketari batzuk Geobat gunean egongo dira. Gune honek geobiologia, bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta kudeaketa ekologikoa biltzen ditu, eta gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da Bioterran, publikoa gai horiekiko erakusten ari den interesaren ondorioz.