Datorren ostegunean, otsailak 7, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian BASOTEK, Euskadiko basogintza-egurgintzaren balio-katearen erronkei erantzuna emateko I+G+b diziplina anitzeko partzuergoa ofizialki aurkeztuko da.

BASKEGUR partzuergoko kide aktiboa da eta lanean hasi den proiektuetako bat aurkeztuko du, euskal basogintza-egurgintza sektorearen balio-katearen digitalizazioren ingurukoa eta “Basoa 4.0” deiturikoa.

Dibulgaziozko jardunaldian eskainiko diren beste txosten batzuk, eraikuntza teknika eta material berrien eta kimika berrien sustapena bezalako gaiak jorratuko dituzte.

“Basoa 4.0” proiektuaren inguruko txostena, BASKEGURREKO zuzendari Oskar Azkaratek eskainiko du.

Zertan datza Basoa 4.0 proiektua?

Basoa 4.0 proiektuak basogintza-egurgintza sektorea, euskal digitalizazio estrategian txertatzea du helburu, horretarako, balio katea osatzen duten agente desberdinak, dagoeneko existitzen diren erremintak berriez doituz eta jausi teknologiko garrantzitsu bat emateko aukera eskainiz.

Proiektuaren helburu nagusia, baso kudeaketa eta egurra transformatzeko prozesuetan erabakiak hartzeko jarraibidea monitorizatu, aztertu, planifikatu eta laguntzeko plataforma bat garatzea da.

Euskadiko basogintza-egurgintza sektorea ordezkatzen duen Baskegur elkartea, zentro teknologiko espezializatuen babesa duen proiektu honetako buru da.


Egitaraua

Izena ematea