Baskegurrek Euskadiko Zuraren II. Astea egingo du urriaren 15etik 23ra bitartean. Bederatzi egun horietan, hainbat jarduera antolatuko dira herritarrentzat, zurak gure herrialdean duen garrantzia ezagutzera emateko, bertoko zuraren kontsumoa bultzatzeko, eta gogora ekartzeko baliabide iraunkorra dela gure ingurumenerako. Horrez gain, jardunaldi profesionalak izango dira, eta, haietan, hainbat alderdi landuko dira, adibidez, zurari aplikatutako teknologia berriak […]