Euskal baso eta zur-sektoreko nazioartekotze ekintza handiena egingo du Baskegurrek, Nantesko Carrefour du Bois azokan

Euskal egur-industria nazioartean zabaltzeko ekintza berri bat sustatu dute Baskegurrek, Euskadiko Egurraren Elkarteak, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak. Egurraren sektoreko bederatzi enpresa bilduko dira “Euskal Egurra” markaren pean, eta Carrefour International du Bois (Nantes) azokara joango dira, ekainaren 1etik 3ra; izan ere, azoka hori da egur-industriako Europako azoka garrantzitsuenetako bat. Inoiz egindako […]

By |maiatza 30th, 2016|berriak|0 Comments

Lan segurtasuna basogintza sektorean, ETB-ko Sustraia saioak egindako bideoa

Sustraia saioak erreportaje bat egin du baso-lanetako segurtasun laboralaren gainean. Euskadin lehen aldiz ematen diren Europako Motozarralari agirien emate ekitaldia agertzen da bideoan. Halaber, Maderas Portillo-ko langileaek eta arduradunek azaltzen dute nolakoa den lana mendian.

By |maiatza 24th, 2016|berriak|0 Comments

Baskegur eta Euskadiko zura Carrefour du Bois-en

Baskegur eta zura sektoreko hainbat enpresek parte hartuko dute Carrefour Internacional du Bois azokan. Ekitaldia Nantesen ospatuko da ekainaren 1etik 3ra. Sektoreko azokarik garrantzitsuena da Europa mailan. Hartan 500 erakusle baino gehiago izango dira, 60 lurraldeetatik etorrita. Bi urtean behin ospatzen den edizio bakoitzean 10.000 profesional baino gehiago hurbiltzen dira azken berrikuntzak ezagutzeko.

By |maiatza 17th, 2016|berriak|0 Comments

Egurtek sariak 89 proiektu jaso dituzte

Guztira 89 proiektu aurkeztu dira zura erabiltzen dituzten arkitektura-proiektuak eta zurarekin egindako eraikuntza-lanak saritzen dituen Egurtek 2016 Sarietara. Baskegur irabazleak aukeratuko dituen epaimahaiaren artean izango da. Sariak Bilbao Exhibition Centre-n (BEC, Barakaldo-n) urriaren 21ean emango dira. Egurtek 2016 Sariak, Arkitektura eta Zurezko Eraikuntzen 6. Nazioarteko Foroaren baitan kokatzen dira.

By |maiatza 17th, 2016|berriak|0 Comments

Baskegur-ek Euskadiko zura bultzatzen du Herri Urratsean

Baskegur Iparraldeko ikastolen jaian egon zen maiatzaren 8an, Senperen hain zuzen ere. Haraino Gure Zura kanpainaren oihartzunak iritsi ziren. Oraingo honetan, kanpainako hartzaile nagusiak umeak izan ziren. Baskegur-ek kanpaina hedatuko du Euskal Herrian urte honetan zehar ospatuko diren gainerako ikastolen jaietara. Ibilaldia, Durango-n maiatzaren 29an, Euskal Eskola Publikoaren Jaia Hendaia-n ekainaren 5ean, Araba Euskaraz Agurain-en […]

By |maiatza 17th, 2016|berriak|0 Comments