Berdeago Energy urtarrilaren 19tik 21era bitartean ospatuko da Durangoko Landako Gunean

Baskegur-ek, egurraren ziklo iraunkorra eta baso-baliabideen kudeaketa arduratsua erakutsiko duten bi stand izango ditu

Bilbon, 2018ko urtarrilaren 17an. Euskadiko basogintza-egurgintza sektoreak, gure baso-baliabideen kudeaketa iraunkorraren alde egiten duen apustua erakusteko Baskegur-ek, bi espazio izango ditu Berdeagoren azken edizio honetan. Sektoreko entitate ordezkari gisa, ingurumenarekiko adeitsuagoak diren bere bazkideen artean teknikak txertatze aldera dibulgazio lan garrantzitsu bat egiten du. Esaterako, produktuen fabrikazio prozesuen ingurumen eragina kuantifikatzeko metodoa den Produktuaren Ingurumen Adierazpenez, hots, erdarazko DAP gisa ezagunak direnez baliatuta, guztia ere Ihoberen laguntzarekin.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen kudeaketarako elkartearekin batera dihardu, antolatzen dituen Egurraren Astea bezalako ekitaldien ingurumen akreditazioa eskuratzeko. Honexetarako “Erronka Garbia” ziurtagiria lortu du. Ekitaldien antolakuntzan eta parte hartzean, ingurumenarekiko jarrera adeitsuen sustapena aintzatesten duen bereizgarria da hau.

Baskegur-eko zuzendari Oskar Azkaratek nabarmendu duenez, “basoak karbonoaren kainu-zulo onenak dira. Kutsadura xurgatu eta gure inguruko airearen kalitatea hobetzen dute. Ozeanoekin batera, beroketa globalaren eraginak murriztearen arduradunak dira”. Azkaratek gaineratu du “arboladiek, erregai fosilak erretzeagatiko egungo isurketen herena atmosferatik kentzea lortzen dute”.

Egurra erraz birziklatzen eta berrerabil daitekeen materiala da; eraikuntza, enbalatze, higiezinak eta abar luze bat bezalako sektoreetako produktu desberdinak fabrikatzeko erabiltzen da. Bioerregaia ere da, petrolio eta bere deribatuen erabileraren alternatiba iraunkorra izateagatik. Euskadiko basoen kudeaketa iraunkorrak, bere ondorengo bihurtze prozesurako, hurbileko, hots, 0Km-ko, baliabide bat lortzea ahalbidetzen duena, garraioan ere karbono aztarna zeharo murriztuz.

Sendotutako hitzordua

Berdeago, bere bost edizioetan iraunkortasunaren esparruan erreferente bilakatu da, ferian, ingurumenarekiko konpromisoari dagokionez eragile ekonomiko eta sozial garrantzitsuenak biltzean.

Aurreko edizioetan, 60.000 pertsona baino gehiagok Berdeago bisitatu zuten, 330 enpresa iraunkorren proposamenak zuzenean ezagutu eta feriak iraun bitartean eskaintzen diren tailer eta txostenetan parte hartu ahal izateko.

“Egurra erabiltzeak iraunkortasunari laguntzen dio” Baskegur-eko zuzendari Oskar Azkaratek, larunbatean, urtarrilaren 20an, energia berriztagarrien eta energia-eraginkortasunaren inguruko atalean eskainiko duen hitzaldiaren izena da. Mintzaldia goizeko 10:30etan hasiko da Landako Gunean, eta Euskadik, bioekonomian hazkunde ekonomiakoa eta gure inguruarekiko errespetua biltzen dituen aukera ikusten duten Europa mailako politika aktiboekin bate gin dezan garrantzia nabarmenduko du.

Ebaki Berdeagon

Baskegur-eko kide den Ebaki XXI enpresak aktiboki kolaboratzen du Berdeago-ren ospakizunetan, erakustoki desberdinen standak osatzeko paletak eta egurrezko beste elementu batzuk emanez. Muxikan egoitza duen Ebaki, sektoreko erreferente bat izateaz gain, baso- baliabideen aprobetxamendu hobeezin eta iraunkor baten aldeko apustuaren erreferente bat da, beti ere berriztagarriak diren baliabide naturaletatik hasi eta ingurumenarekiko errespetura arte.